“Nire helburua espazio funtzionalak sortzea da diseinuaren azken tendentziak kontutan hartuta. Guzti honek proiektu berri hau gauzatzera eraman nau. Denboraren poderioz indarra eta nortasuna galtzen ez duten diseinuak sortzen ditut feng shuiarekin uztartuz, honekin proiektu bakoitzaren banakotasuna lortuz. Materialen aukeraketa da proiektu bakoitzaren oinarri nagusia”.
Nafarroako unibertsitatean Diplomatua Arkitektura Teknikoan.
Bartzelonako GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA-n Barne diseinuko Masterra.
TALLER DEL HÁBITAT-en Feng Shui ikastaroa.
Nire ibilaldia 2003an hasi zen. 15 urte baino gehiagoko esperientzian oinarriturik, benetan erabilgarriak diren espazioak zenbait ezaugarri dituztenak direla ikusi dut. Hala nola, praktikotasunaren, estiloaren, sentikortasunaren, kalitatezko materialen eta diseinu energetikoaren (feng shui) oreka.
Guzti hau dela eta nire lanak material nobleen erabileran oinarritzen dira, bai eraikuntzan eta baita barne diseinuan ere.
Nire bezeroak ongi ezagutzea gustatzen zait, beraien gustuak, lehentasunak, eta espazioa ulertzeko moduan duten sentsibilitatea besteak beste. Azken finean, pertsona bakoitzaren erosotasunean oinarrituz espazioa ikusteko eta ulertzeko moduarekin bat egitea.
Ezaugarri guzti hauek ezagututa zure proiektuari forma eta energia ematen laguntzen dizut.