Gela bateko esku-hartze xumetik (sukalde, komun, egongela…) etxebizitza guztiko zaharberritzeraino arduratu gaitezke. Ez dago proiektu txikiegirik: aldaketa edo obra txiki batek, espazioa erabat aldatu dezake estantziari etekin handiena ateraz. Prozesu guztiaren ardura har dezakegu: proiektuaren sorrera; obra gauzatu eta zuzendu; gremioen koordinaketa, etb.
Edozein motako jakinmin edo arazoen aurrean aholkatzen dizugu. Proiektu bakoitzaren atal guztiak kontu handiz lantzen ditugu: gelen banaketatik edo zoru edo azulejoen aukeraketatik; altzarien aukeraketa edo hauen sorkuntzaraino. Guzti hau nirekin lanean jarduten duten kolaboratzaileekin batera lortzen dut ( ingeniariak, eraikitzaileak, zurginak, etb).
Etexurekin arazoak? Hezetasunak? Mota guztietako moldaketak egiten ditugu, teila aldatzetik egitura ordezkatzeraino.
Sabai eta borden moldaketak egiten ditugu estantzia eroso eta goxoak sortuz; beti ere, beraien xarma mantenduz.
Momentu jakin batzuetan leku horretarako bereziki egindako altzariak behar izaten ditugu, hauek leku horri xarma eta pertsonalitatea ematen diotelarik. Guk altzari horiek pentsatu, sortu eta gauzatzen ditugu prozesuaren momentu bakoitzaz gozatuz.
Diseinu energetikoa egiten dugu, modu honetan norbanakoaren osasuna eta ongizatea sustatuz. Energia ezagutzen, indartzen eta armonizatzen laguntzen dizugu; osasuna, ongizatea eta norberaren errealizazio (pertsonala) suspertuz.
Eraginkortasun energetikoen ziurtagiriak, txosten teknikoak (eraikinen bereizketa/ eransketak, lur gaineko ziurtagiriak, irisgarritasun ziurtagiriak, zatiketa horizontalak), peritu-txostenak (etxebizitzaren gaineko kalteak, kalte estrukturalak, hezetasunak, suteak) okupazio baimenak, antzintasun ziurtagiriak, obra bukaerako ziurtagiriak, hirigintza baimenak (bizigarritasun- zedula, aktibitate baimena, turismo erabilerarako baimena, jarduera irekierarako baimena, obra lizentzia, lehen erabilerako lizentzia) egiten ditugu. Galdetu lasai asko.