— Arkitektura eta diseinu estudioa

EGOITZA ETA TURISMO ETXEAK

Badakizu zein den gustokoen duzun estiloa? Klasikoa, modernoa, minimalista, nordikoa, funtzionala,….Zure etxebizitzaren diseinuakin hasi aurretik, gela baten interbentzioa dela edo berrikuntza osoa dela, galdera pare bati erantzuna aurkitzen lagunduko dizugu, bukaeran emaitza on bat lortzeko asmoz: zein da bilatzen duzun baliagarritasuna eta zer da espazio horrek transmititzea nahi duzuna.

Behin hori jakinda, espazioaren diseinuakin hasiko gara, zure behar edo gustu estetiko, funtzional zein ekonomikotara egokituak dauden aukera desberdinak proposatuz.

 

Gure arkitekturako estudioan “proiektu txikirik ez dagoela” diogu. Zure etxebizitza hasierako obra planteamendutik exekuziora bitarte zainduko dugu.

 

Gure arreta pertsonalizatuko zerbitzuari esker, proiektuaren zein arlotan laguntzea nahi duzun erabaki dezakezu (proiektua egiten, exekuzioan, obra zuzendaritzan, gremio koordinazioan, etb.) edo, proiektu eta obra prozesu guztia eramaterik nahi duzun, zu erabat libre geratzeko, inongo loturarik gabe.

 

Turismo etxe bat duzula?
Etxebizitza mota hauek, baldintza berezi batzuk betetzen dituzte. Kokapena, tamaina eta erabilera espezifikoa direla eta, apartamentu turistikoek, asmamen berezi bat behar izaten dute beraien xarma eta funtzionaltasuna argitara emateko. Jarri harremanetan gurekin, eta beren esentzia aurkitzen lagunduko dizugu.

Egindako lanak

No se han encontrado imágenes.